Oihalen Merkatua (Krakovia)
Oihalen Merkatua (Krakovia) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Polonia |
Voivoderria | Polonia Txikiko voivoderria |
Barruti-hiri | Krakovia |
Koordenatuak | 50°03′42″N 19°56′15″E / 50.061678°N 19.937384°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIV. mendea |
Erabiltzailea | Q9265482 National Museum in Kraków (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giammaria Mosca (mul) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Rynek Główny |
Webgune ofiziala | |
Krakoviako Oihalen Merkatua (polonieraz: Sukiennice) Polonia txikian, Errenazimentuaren garaikoa eta hiriko ikono ezagunenetako bat da. Krakoviako Alde Zaharreko plaza nagusiko eraikuntza nagusia (1978tik UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatua).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko merkataritzaren gune nagusia izan zen. Negozio bidaiariak elkartzen ziren negozioz eta trukeaz hitz egiteko. XV. mendeko urrezko garaian, aretoa ekialdeko inportazio exotiko ugarien sorlekua izan zen: espeziak, zetazkoak, larruak eta argizaria. Bitartean, Krakoviak berak Oihalak, beruna eta gatza esportatzen zituen Wieliczkako gatz meatzetik.
Merkatuaren inguruan, Pisatze Etxe Handia eta Pisatze Etxe Txikia XIX. mendera arte egon ziren. Beste antzeko oihal merkaturik baziren Poloniako zein Europako beste hiri batzuetan ere, hala nola Ypresen, Belgikan; Braunschweigen eta Leedsen, Ingalaterran.
Krakovia Poloniako hiriburua izan eta Europako hiri handienetakoa izan zen Pizkundearen garai baino lehen. Hala ere, bere beherakada XVI. mendearen bukaeran hasi zen hiriburua Varsoviara mugitu zutenean. Gudek eta Poloniako banaketara eraman zuten politikek hiriaren beherakada azkartu zuten XVIII. mendearen bukaeran. 1870. urtean Austriako gobernuaren menpean Oihalen Merkaturako proposatutako arkitektura zaharberritzearen garaian, hiri historikoaren zati handi bat hondatuta zegoen. Galitzia eta Lodomeriako erresumaren zorioneko aldaketa politiko eta ekonomikoak Legebiltzarreko Batzar berria edo Lur Sejm delakoaren eraginez susperraldia ekarri zuen. Talesz Prylińskiren diseinuan oinarritutako Oihalen Merkatuaren berritze arrakastatsua, eta Mikołaj Zyblikiewicz (Sejmeko mariskala) alkateak zuzendua, garai honetako lorpenik aipagarrienetako bat izan zen.
Aretoak mendeetan zehar apopilo ospetsu asko jaso egin ditu eta oraindik erabiltzen da erregeak eta dignatarioak entretenitzeko, hala nola Karlos Galesko Printzeari eta Japoniako Akihito enperadoreari 2002an ongi etorria eman zieten hemen. Lehen, hor dantzaldiak ospatu ziren, batez ere Józef Poniatowski printzeak Austriarrengandik 1809an hiria laburki askatu ondoren. Historiaren eta kulturaren balioaz gain, aretoa merkataritza-gune gisa ere erabiltzen da.